XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EHUNGINTZA

Irutea eta ehundura ditugu neolitikoaren garaian hasi eta garatutako beste bi aurrerapen. Haria egiteko, aspalditik erabiltzen diren zuntzen jatorria animaliak edo landareak izan daitezke. Lehenak latxa arrazako ardien iletik eta Nafarroako txurra eta rasa arrazakoetatik datozkigu, batez ere. Ardatza eta txaratila lanabesen bitartez, amonek eta artzainek artile hau iruten dute harilkotan biltzeko, eta gero, lakatz samarrak izan arren, berotzeko primerakoak diren artilezko galtzerdiak lantzen dituzte.

Garai batean Euskal Herrian erruz erabili izan diren landare-zuntzen artean linua eta kalamua ditugu, arropa gehienak eta etxeko ostilamendua osatzeko erabiliak; eta kalamuaz, gainera, sokak, kordak eta sirgak egiten ziren. Toponimiak ekartzen dizkigu gogora, antzinako jardueren lekuko mutu baten modura, zenbait izenetan: Liñusoro, Liñarri, Liñaputzu, eta abar.